Cine CC Donostia 2016-10-06

cCCd_2016_Cartel_Arquitectura-01Urriko irratsaioa cineCCdonostiako Arkitektura eta Hirigintza Sailari eskaini diogu. 2013az geroztik, EHAEO-Gipuzkoa Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoaren Gipuzkoako Delegazioarekin elkarlanean antolatzen du sail hori cineCCdonostiak. Aurtengoa urriaren 19an izango da, arratsaldeko 5etan, Elkargoaren egoitzan: Frantzia Pasealekua, 11; RENFE tren-geltokiaren ondoan.

Saio honetan orain arteko Arkitektura eta Hirigintza Sailaren errepasoa egin dugu eta, nola ez, aurtengo programazioa aurkeztu. Aurten pauso handi bat eman du sailak, Creative Commons baimenekin egindako ikusentzunezko Arkitektura eta Hirigintzako lanen lehiaketarekin. Horretaz guztiaz aritu gara Estanis Fernandez EHAEO-Gipuzkoako kulturako komisioko batzordekidearekin.

Eta lehiaketan saritutako egileetako batekin ere egon gara, Daniel Carballorekin, Carballok bere “El Beti-Jai es una plaza” lana aurkeztu dgiu.

Erantzun bat “Cine CC Donostia 2016-10-06” bidalketan

  1. Pingback: Programa de radio cineCCdonostia de octubre 2016 | cine CC donostia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>