HAMAIKA ENTZUTEKO! II. Irrati-piezen deialdiko irabazleak

Jon Mikel Fernandez Elorz, Iratxe Esnaola Aldanondo, Jose Luis Padron Plazaola eta Jon Obeso Ruiz de Gordoa.

Jon Mikel Fernandez Elorz, Iratxe Esnaola Aldanondo, Jose Luis Padron Plazaola eta Jon Obeso Ruiz de Gordoa.

Casares Irratiak eta Donostia Kulturak antolatutako HAMAIKA ENTZUTEKO! II. Irrati-piezen lehiaketako sariak gaur banatu dira Donostiako 2016 Gunean egindako ekitaldi batean. Sari nagusia Iratxe Esnaola Aldanondo eta Jon Mikel Fernandez Elorzentzat izan da “100 metro” lanagatik; eta, horrez gain bi aipamen berezi izan dira.

Lehiaketara aurkeztutako piezen artean, epaimahaiak aho batez erabaki du “100 metro” izan dela onena. Epaimahaikideek hauxe esan dute aukeratutako lanari buruz: “Harrapatzen duen erritmo bizia du, originala da eta aldarrikapen-puntu bat ere badu. Eta erreferentziaz eta keinuz beteta dago: Saizarbitoria, kokapen eta data ezagunak…”

Hemen entzun dezakezu:

Iratxe Esnaola Aldanondo eta Jon Mikel Fernandez Elorz dira “100 metro”ren egileak. 800 euroko saria jaso dute.

Aipamen bereziak

Bestalde, beste bi lanek aipamen berezia eta 300 euroko sari bana jaso dute. Aipamen berezietako bat Jose Luis Padron, Jon Obeso eta Ekain Perezentzat izan da, “La inminente desparición de las estaciones” lanagatik. Lan horri buruz, epaimahaiak azpimarratu du eszena aurreapokaliptiko bat ironiarekin nahastuta lortzen duen emaitza interesgarria, eta aurrera egin ahala gora egiten duen istorio bat dela, teknikoki oso ongi burutua. Gainera, esatariaren lana ere goraipatu dute.

Eta beste aipamen berezia “El humo de las cosas perdidas” lanarentzat izan da. Kolonbiatik iritsi zaigu lan hau, eta hauek dira egileak: Angela Tellez, Carolina Mejía , Fernando Gutiérrez, Laura Catalina Gómez eta Néstor Dueñas. Epaimahaiak nabarmendu du poesiaren mundura garamatzan lan bat dela, maila tekniko handikoa, eta originala; eta, ongi erakusten duela soinu-baliabideekin egin daitekeena mezu bat transmititzeko.

Hauek izan dira epaimahaikideak: Jaione Askasibar, Donostia Kulturako Komunikazioa eta Irudia sailaren zuzendaria, Lourdes Gutierrez Casares-Tomasene Kultur Etxeko zuzendaria, eta Manex Urruzola, Elhuyarko Komunikazioa Unitateko zuzendaria.

Lehiaketara aurkeztu diren gainerako piezak hemen entzun ditzakezue: http://casaresirratia.info/2016/12/22/hamaika-entzuteko-2016ko-piezak/

2 erantzun “HAMAIKA ENTZUTEKO! II. Irrati-piezen deialdiko irabazleak” bidalketan

  1. Pingback: Hamaika entzuteko! lehiaketa abian da

  2. Pingback: Abian da HAMAIKA ENTZUTEKO! irrati-piezen lehiaketaren 3. edizioa - CASARES IRRATIA

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>