Abian da HAMAIKA ENTZUTEKO! irrati-piezen lehiaketaren 3. edizioa

HamaikaentzutekoIIIbanerraCasares Irratiak eta Donostia Kulturak HAMAIKA ENTZUTEKO! irrati-piezen lehiaketaren hirugarren edizioa antolatu dute. Lehiaketa honek irrati-pieza labur eta originalen ekoizpena eta hedapena bultzatzea du helburu.

Parte-hartzaileek gehienez bost minutuko piezak aurkeztu ahal izango dituzte, gaztelaniaz edo euskaraz. Gaia guztiz askea da, eta edozein motatako pieza izan daiteke. Aurkeztutako lanaren originaltasuna, sormena eta interesa izango ditu kontuan epaimahaiak.

Sariak:

-       Irrati-pieza onenaren saria: 800 euro

-       Euskarazko irrati-pieza onenaren saria: 600 euro

Casares Irratiak parte hartzaileen zerbitzura jarriko ditu bere estudioak eta baliabideak, eta aurkezteko irrati-pieza bertan grabatzeko eta editatzeko aukera eskaintzen du, nahi izanez gero.

Lanak aurkezteko epea irekita dago, eta azaroaren 30a izango da azken eguna. Deialdiaren oinarriak eta gainerako informazioa hemen: http://casaresirratia.info/hamaika-entzuteko2017/

Iazko pieza irabazleak: http://casaresirratia.info/2016/12/22/hamaika-entzuteko-ii-irrati-piezen-deialdiko-irabazleak/

Eta aurkeztu ziren pieza guztiak:
http://casaresirratia.info/2016/12/22/hamaika-entzuteko-2016ko-piezak/

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>