Consonni irrati-showa: FIKZIOA, KRITIKA KULTURALA ETA FEMINISMOA

Datorren larunbatean, urriak 7, urte honetako bigarren Consonni irrati-showa emitituko dugu Casares Irratian, Azkuna Zentrotik zuzenean, 12:00etatik 14:00etara: ‘Fikzioa, kritika kulturala eta feminismoa’.

aaaaPrograma honetan ikuspegi desberdinetatik helduko zaie kritika kulturalari eta feminismoei, Lucy R. Lippard idazle ezagun, kulturako kritikari eta ekintzaile feministaren ‘Yo veo / Tú significas’ (consonni, 2016) eleberriaren bidez. Bera saioan azalduko da, bideoz egindako elkarrizketa batean. Leire Palacios kazetaria arduratuko da saioa gidatzeaz, eta Alberto de la Hoz, berriz, arlo teknikoaz.

Aukera ederra izango da liburuko kapituluak berrinterpretatuz saio honetarako berariaz egindako musika-, eszena-, eta soinu-pieza berriekin gozatzeko. Eleberriaren irakurketa kolektiboa, begirada desberdinetatik abiatuta. Lagun hauek izango dira gurekin horretarako: Mursego musikan, Mabi Revuelta (Matxalen de Pedro etaOtto Castroren kolaborazioarekin), Elena Aitzkoa eta Macarena Recuerda Shepherd artistak, Idurre Azkue ballet-dantzari eta koreografoarekin batera, Jaime Conde Salazar* performer eta dantza-kritikaria, Peio Aguirre arte-kritikaria, DJ OleaktiffSilvia Nanclares eta Kattalin Miner idazleak, Oihane Ruíz arkitekta, David Hornback argazkilaria, Paloma Checa-Gismero arte-kritikari eta ikertzailea (audio bidez) eta Agnès Pe musikologa eta ikertzailea.

Informazio gehiago: https://www.consonni.org/es/actividades/2017/10/ficcion-critica-cultural-y-feminismo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>