Euskovision

euskovisionEurovision jaialdia inoiz baino gertuago jarraitu ahal izango duzu irratsaio honi esker: iritsi da Euskovision!

#EHmarka defendatzen du Euskovisionek. Jarrera kontua da, nortasuna, borroka eta, zergatik ez, gure marka musika da. Eta bere tokia nahi eta izango du jaialdian.

imanol-aparizio-inaki-errasti-euskovisionTxo! Ez hori bakarrik, Euskovisioneko esatariek jaialdiari buruzko iritziak eta faboritoak zein diren kontatuko digute. Mugak hauts nahi dituzte eta Euskal Herria “podiumera” eramatea dute helburu. Ez euskarari inoiz izan ez duen ikuspena emateko bakarrik, baita jaialdira eramateko ere, Europara, jaialdia ospatzen den tokira. Ikurrina eskuan dutela, euren bolumena igoko dute, besteek entzun dezaten. Eta, zer arraio! Eurovision gustatzen zaielako.

Jaialdirako euskal artista perfektuen bila ere jardungo dira. Badirelako Euskal Herrian jaialdia irabazteko maila ematen duten abestiak. Horregatik astero izango dute euskal artista bat Euskovision irratsaioan elkarrizketatua eta jolasteko prest.

Imanol Aparicio aurkezle, eta Iñaki Errasti eta Eider Fernandez kolaboratzaile, hirurek eskatzen dizueta eurekin geratu eta entzuteko euren iritziak, elkarrizketak eta berri guztiak. Eta zeure iritzia ere eman ahal izango duzu. Eurek egingo zaituzte aditu.

Asteazkenero, 19:00etan.

1go saioa

Programaren estreinuan Portugal izan da protagonista eta Leire Letu (LAIN) abeslaria izan da saioko amabitxia Eurovision buruz hitz egiten. Musika, nortasuna eta euskara ardatz, saioko lehenengo atal honetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>