BESTALDE 2019-10-01

“La robinette”, Gilbert Legrand egilearena. Hain zuzen, erakusketa dago zabalik Okendo Kultur Etxean, haren lana ezagutzeko.

Irrati uhinak zeharkatu eta entzulearekin topo egiteko lehen pausoa eman dugu gaur. Izan ere, magazin berria aurkeztu du Ion Olano Carlos esatariak: BESTALDE, Donostiako Kulturzaleen Irratsaio Mutantea. Gaurkoan, saioaren asmoak eta helburuak azaldu ditugu, baita kultur agendaren berri eman ere. Horrez gain, Zinemaldiak utzitako inpresio batzuk aipatu ditugu gainetik (saio berezi baten zain), Kontadores-eko Laborategien berri izan dugu Bego Merinoren eskutik, itsas ondari buruz hizketan aritu gara Jon Mikel Fernandez Elorz kolaboratzailearekin, baita Euskal Itsas Museoko Aitor Buitronekin ere. Bihar itzuliko gara bestaldetik Bestaldera, Casares irratiko entzuleekin bat egitera. Adi, beraz!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>