Egilearen artxiboa: Egoitz Etxebeste

Euskovision 2018-01-10

NAHIADANCE INSTA2018. urteari ongi etorria emanez, bueltan dira Euskovision taldeko kideak. Programaren hasieran omenaldi txiki bat egin nahi izan diote zendu berri den France Gall-i (Luxenburgo, 1965 irabazlea). Ardatzean, petardeoa Iñaki Errastirekin eta moda kontuak luxuzko gonbidatuarekin: Laura Egiguren. Asteko elkarrizketan, Nahiadance, Eurovision jaialdira joateko prest zeresana emango lukeen euskarazko abesti martxoso, petardo eta sexi batekin. Eta amaitzeko, beti bezela, Eider Fernandez Madriletik 2006. urteari errepasoa egiten. Musika, euskara eta Eurovision, beti bezala, programaren bihotza.

HAMAIKA ENTZUTEKO! III. Irrati-piezen deialdiko irabazleak

Ezkerretik eskuinera, Manex Urruzola eta Jaione Askasibar epaimahaikideak; Hala Bedi Irratiko Ainhoa Villaverde, Iker Estévez , Mikel Huarte, Javier eta Dover, saridunak; eta Lourdes Gutierrez epaimahaikidea.

Ezkerretik eskuinera, Manex Urruzola eta Jaione Askasibar epaimahaikideak; Hala Bedi Irratiko Ainhoa Villaverde, Iker Estévez , Mikel Huarte, Javier eta Dover, saridunak; eta Lourdes Gutierrez epaimahaikidea.


Casares Irratiak eta Donostia Kulturak antolatutako HAMAIKA ENTZUTEKO! III. Irrati-piezen lehiaketako sariak gaur banatu dira Victoria Eugenian. Sari nagusia Mikel Huarte kazetariak irabazi du “Javier y Dover” lanagatik; euskarazko pieza onenaren saria, berriz, Gasteizko Hala Bedi Irratiarentzat izan da “Ahobelarri” lanagatik; eta aipamen berezia jaso du Iker Estevezen “Ausikiak” lanak.

Deialdira aurkeztutako piezen artean, epaimahaiak aho batez erabaki du “Javier y Dover” izan dela onena. Pieza honek Javierren istorioa kontatzen du: ikusmenik izan ez arren, frontoira joaten da Javier, Dover txakurrarekin, partiduak ikustera. Hau esan du epaimahaiak: “Pieza magnetikoa da, harrapatu egiten zaitu duen benetakotasunak. Pieza entzutean protagonistaren azalean jartzen zara. Eta magia ere badu, entzumena beste zentzumenekin lotzeko moduagatik”. Bestalde, soinu-baliabideak zein ongi ustiatu dituen azpimarratu dute, eta, azkenik, baita ematen duen mezua ere. Hala, Mikel Huarte Maisterrenak, “Javier y Dover” piezaren egileak, 800 euroko saria jaso du.

Euskarazko pieza onenaren saria, berriz, “Ahobelarri” piezarentzat izan da. Bidaia berezi bat kontatzen du pieza honek: hitzek irrati-esatari baten ahotik entzulearen belarrietaraino iristeko egiten duten bidaia. Epaimahaiaren esanean, “originala da, didaktikoa eta entzuleari keinu politak egiten dizkio”. Gainera, jarraitzeko eta ulertzeko erraza dela, eta lokuzioa oso ona dela azpimarratu dute. Gasteizko Hala Bedi Irratian egin zuten “Ahobelarri”, eta haientzat izan da 600 euroko saria.

Azkenik, Iker Estevez Martinezen “Ausikiak” lanari aipamen berezia egitea erabaki du epaimahaiak. Izan ere, azpimarratu dute, teknikoki oso ondo egina egoteaz gain, teknologiaren erabilera oso interesgarri bat dakarrela pieza honek. Mugikorrarekin entzuteko diseinatuta dago, eta pieza bera aurikularrekin eta aurikularrik gabe entzunda, oso desberdina da entzuten dena. Bere lan bereziaren ondorioz ausiki beldurgarriak dituen pertsonaia baten lekukotza dakarkigu fikziozko pieza honek.

Ivoox-en ezaugarriengatik ezin dugu pieza bere horretan jarri hemen (norbaitek eskuratu nahiko balu, eskatu casaresirratia@gmail.com helbidera). Baina, honela entzungo litzateke aurikularrekin:

Eta hau da aurikularrik gabe entzungo litzatekeenaren simulazio bat:

Hauek izan dira lehiaketako epaimahaikideak: Jaione Askasibar, Donostia Kulturako Komunikazioa eta Irudia sailaren zuzendaria, Lourdes Gutierrez Casares-Tomasene Kultur Etxeko zuzendaria, eta Manex Urruzola, Elhuyarko Komunikazioa Unitateko zuzendaria.

Epaimahaikideek eta antolatzaileek eskerrak ematen dizkiete deialdian parte hartu duten guztiei, eta bide horretatik jarraitzera animatu. Eta gogorarazten dute, gainera, Casares Irratiko baliabideak nahi duenaren eskura daudela, horretarako.

La Diáspora Venezolana Habla 52

IMG_20171220_230725_960Todo está dicho. Un año que hemos cerrado con broche de oro, la entrevista a Maria Gracia Sosa ha sido la culminación de grandes lecciones de vida y aprendizajes en lo personal y profesional.
El año que viene más y mejor. Egoitz uno de nuestros técnicos ha sido una pieza clave para que nuestros programas tengan el resultado que queremos. Desde el País Vasco les invitamos a que nos escuchen en la página de Casares Irratia 107.4 FM o a través de nuestro perfil de Facebook @diasporavzlanaradio
Nuestro deseo es que trabajemos para enaltecer nuestro gentilicio, que creamos en nuestros proyectos personales y apostemos por ser mejores personas y mejores ciudadanos todos los días, ahí afuera hay gente que nos necesita. Besos y abrazos infinitos. Urte berri on!

Euskovision 2017-12-20

Gozategi-blogEuskovisionen fantasia euskal folklorea Eurovisionen ikustea da, eta horrela adierazi nahi izan dugu hirugarren programan.

Euskal Herria eta folklorea batuz gero, Gozategi litzateke formula horren emaitza nagusi. Eta saio honetan protagonista izan ditugu. Azken proiektuen nondik norakoez gain, Euskal Herria Eurovisionen ordezkatzea ohore handia izango litzatekeela adierazi digute.

Folkloreak jaialdian izan duen ibilbidea ere aztertu dugu, eta irratsaioa ezin hobeto amaitzeko, Eurovisioneko 2012. edizioa aukeratu dugu.