HamaikaentzutekoIIIbanerraDonostia Kulturak eta Casares Irratiak “Hamaika entzuteko!” irrati-piezen hirugarren lehiaketa antolatu dute, pieza labur eta originalen ekoizpena eta difusioa bultzatzeko.

IRRATI PIEZAK
Gehienez bost minutu irauten duten audio-piezak aurkeztu behar dira.
Gazteleraz edo euskaraz.
Gaia guztiz askea da: edozein motatako pieza izan daiteke.
Aurkeztutako lanaren originaltasuna, sormena eta interesa izango ditu kontuan epaimahaiak.

PARTE HARTZEA
Adin eta nazionalitate guztietako herritarrek har dezakete parte lehiaketan. Taldeka nahiz banaka hartu daiteke parte.

EPEA
Azaroaren 30a.

LANAK BIDALTZEA
Piezak casaresirratia@gmail.com helbidera bidali behar dira.

BALIABIDEAK
Casares Irratiak parte hartzaileen zerbitzura jartzen ditu bere estudioak eta bestelako baliabideak, eta aurkezteko irrati-pieza bertan grabatzeko eta editatzeko aukera eskaintzen du nahi izanez gero.

SARIAK

- Irrati-pieza onenaren saria: 800 euro
- Euskarazko audio onenaren saria: 600 euro

Deialdiaren oinarriak: 11Eoinarriak2017
Informazio gehiagorako: casaresirratia@gmail.com

3 erantzun “” bidalketan

  1. Pingback: Hamaika entzuteko! lehiaketa abian da

  2. Pingback: Hamaika entzuteko! lehiaketa abian da

  3. Pingback: Abian da HAMAIKA ENTZUTEKO! irrati-piezen lehiaketaren 3. edizioa - CASARES IRRATIA

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>