IRRATIARI BURUZ

Casares Irrati irrati-tailer gisa jaio zen 1991n, eta geroztik Casares-Tomasene Kultur Etxeko (Donostia Kultura) jardueratako bat izan da. Irrati parte-hartzailea eta irekia da. Irratsaio bat egin nahi baduzu Casares Irratiko estudioak zure eskura dituzu.

Casares Irratiak Donostialdean sortzen diren lan artistiko berriak aireratzeko bitarteko bat da.Helburu horrekin, erabiltzaileen zerbitzura jartzen ditu bere estudioak, webgunea, eta bestelako baliabideak. Casares_irratia_14 Egitasmo honetan edozeinek har dezake parte, talde edo banakako izan.

Casares Irratiak irratsaio bat egiten ikasteko aukera ere eskaintzen dizu. Antolatzen dituen ikastaroetan irratiaren arlo ezberdinak jorratzen dira: lokuzio-teknikak, gidoiak, alde teknikoak, eta, oro har, komunikatzeko gaitasuna hobetzeko teknikak.