IRRATSAIOAK

ALTUNA IRRATIA

Donostiako Altuna 52. Logiak egiten duen saioa. Kulturaren, zientziaren eta gizarte-gaien arloko elkarrizketak, askatasun publikoen historiari errepasoa, literaturako klasiko handiak, eta musikako maisulanak ekartzen dizkitue saioro.

Igandetan, 11:00etan, astelehenetan 21:00etan eta asteazkenetan 00:00etan.

CONTIGO EN LA TARDE

Iñaki Trekuk piska bat denetik ekarriko digu. Asteazkenetan 17:00etan.

EL PEINE DEL TIEMPO

Agustin Yerobik zuzendutako saioa. Gaurkotasun-albisteak, erreala, moda, musika eta abar. Ostegunetan 20:00etan.

EL REFUGIO DE CALÍOPE

Irratsaio honetan, Dory Lansorena Marcosekin poesiaz eta unibertso poetikoz gozatu ahal izango dugu.

EL TRAMOYISTA VERDE

Antzerkiari eta antzerkiaren tramoiei eskainitako saioa. Musika, poesia eta gaurkotasunezko hainbat kontu. Baita munduari eta bereziki antzerkiaren eta arte eszenikoen munduari buruzko hausnarketa eta kritika ere. Eta irrati-antzerkia ere egingo dugu. Hortik aurrera, sorpresak eta errodajea.

EUSKOVISION

Eurovision jaialdia inoiz baino gertuago jarraitu ahal izango duzu irratsaio honi esker. Euskovisioneko esatariek jaialdiari buruzko iritziak eta faboritoak zein diren kontatuko digute. Baina, ez hori bakarrik, mugak hautsi nahi dituzte eta Euskal Herria “podiumera” eramatea dute helburu.  #EHmarka defendatzen du Euskovisionek.

Jaialdirako euskal artista perfektuen bila jardungo dira. Badirelako Euskal Herrian jaialdia irabazteko maila ematen duten abestiak. Horregatik astero izango dute euskal artista bat Euskovision irratsaioan elkarrizketatua eta jolasteko prest.

Imanol Aparicio aurkezle, eta Iñaki Errasti eta Eider Fernandez kolaboratzaile.

Asteazkenetan 19:00etan, zuzenean.

GURE AHOTIK

Donostiako eta inguruetako musika-taldeak eta bakarlariak ezagutuko ditugu. Beraiek kontatuko digute beren ahotik zein diren eta zer egiten duten. Eta beren musika ere jasoko dugu, jakina.

GURE KABUZ

Gazteek gazteentzat egindako saioa. Asteazkenero entzun ahal izango da 20:00etatik 21:00etara  eta ostegunetan errepikatuko da 8:00etatik 9:00etara

LA DIÁSPORA VENEZOLANA HABLA

Euskadiko venezuelarren topagune izateko asmoz sortutako proiektua da irratsaio hau; elkarren kezkak, desirak eta proiektuak partekatzeko.  Gaurkotasun beteko elkarrizketak, eta astebururako plan kulturalak eskainiko dizkizue saio hoenk. Ilusio eta maitasun handiz egindako proiektua da, eta denok hartu dezakegu parte. Asociación de Venezolanos en Guipuzcoa elkartearen eskutik.  Ostegunetan, 14:00etan.

MAPAS MUSICALES

Tania Armentia musikologoak entzulearen gidari izan nahi du, musika ulertzen eta sentitzen laguntzeko. Musika-ikasleek ere aukera izango dute hainbeste behar dituzten audizio eta analisi-ariketak egiteko. Halal ere, zaleak izango dira lehentasun musikaren mapa hauetan.

Ostiraletan 14:00etan.

NEW MUSIC

Uneko kanta arrakastatsuenak dakarkizkigute Ekaitz Martinezek eta Esther Ferrok. Ostegunero 16:00etatik 18:00etara.

Remember Serie 80

Zure oroitzapenen soinu-banda. Intzaneren eskutik, 1980ko hamarkadako musikari eskainitako saioa. Bi astean behin, asteartetan 16:00-18:00.

TANGOZALE

Ostegun gauetan tango-doinuak entzuten dira Casares Irratian, Vicente Aramburu Estombaren eskutik. Ostegunero gaueko 23:00etan.

VERSIONES

Versiones saioan edozein kanturen edozein bertsio entzun dezakezu.
Berdin du zer musika mota den, edo zein musikari den; Versionesen entzuten baduzu zuretzat aurkitu dugulako da, auskalo non. Seguru merezi duela.

Josean Guerra
Ostegunak 18:00

IRRATSAIO ZAHARRAK:

#ALLmusic

#ALLmusic es un programa en el que a los locutores les gusta la música y divertirse, pero sobre todo les apasiona la radio. Aitor Viejo (@AitorViejoFM) y Eli Pérez (@ElizabethBG_18) presentan  “El After School de la radio musical”.

Cine CC Donostia

Campo Creativo Cero-ko lagunek hilero Donostiako Creative Commons Zinemaldiaren berri emango digute. Saioa ostegunetan 21:00 etan entzun ahal izango da, eta errpikapenak ostegunean bertan 24:00etan eta igandean 12:00etan (hilean behin).

DOBLE HÉLICE

Zientziari buruzko saioa, Juan Ignacioren eskutik.

EMPRENDEDORES DE LA CALLE

Hitz Irudi elkarteak eskaintzen digun saio honetan lan-egoera zailen aurrean negozio-ideiak dituzten edo euren profil profesionala hobetu nahian ari diren pertsonek izango dute ahotsa. Saio bakoitzean bi elkarrizketatuk hitz egingo digute beren bizipen pertsonalei buruz eta arlo profesionalean eta pertsonalean gauza berriak egiteko duten gogoaz.

GenteQueHaceCosas

Gentequehacecosas elkarteko lagunek ze gauza egiten dituzten kontatuko digute, eta, asteazkenero beraien kultura-agendaz gain, musika, literatura, artea… ekarriko dizkigute; bizirik sentiarazten gaituzten gauza txiki horiek. Adi egon, Gentequehacecosasek erakutsiko baitigu jende asko dagoela, gauza oso baliotsuak egiten dituena, eta eskaparate handietara iristerik ez duten arren, ezagutzea merezi duena.

HEMEN EGINA

Donostian edo donostiarrek egindako kompozizioak eta interpretazioak entzun ahal izango ditugu larunbat goizero; Koldo Anterok Casares Irratiarentzat egindako hautaketak.

HOBBYMARI RADIO

Musika elektronikoa Hobbymariren eskutik.

LA BELLA ÁGATA

Tango-doinuak Vicente Aramburu Estombaren eskutik (orain Tangozale).

LA EXPERIENCIA DE LA VIDA

Bizitzan esperientzia handia duten pertsonek, Gipuzkoako Erretiratu edo Pentsiodunen Elkarteko (GEPE) lagunek, euren esperientziez, arazoez, eta bizipenez hitz egingo digute. Albisteak, eztabaida eta elkarrizketak, pentsiodun eta erretiratuen artean.

NARRATZAILEEN TXOKOA

Narratzaileen txokoan Plus 55-eko lagunek Casares Irratirako aukeratu eta prestatu dituzten ipuin eta istorioak kontatzen dizkigute.

OLERKARIEN TXOKOA

Olerkarien txokoan,  Plus 55-eko lagunek beren eta beste batzuen olerkiak errezitatuko dizkigute.

PLANETA MÚSICA

Ha nacido un nuevo planeta donde reinan las canciones; donde se respira música.

Planeta música es un programa de radio que te permite viajar por la banda sonora de tu vida. Con canciones que te gustará escuchar, mezclando las melodías que llevas en el corazón con los éxitos más recientes que te hacen vibrar.

Una cita íntima. sin pausas, sin prisas, sin cadenas, sin cortes, sin listas.

Un encuentro en petit comité donde solo estarás tú, la música y la radio.

Así es Planeta Música, un espacio musical sin barreras ni fronteras que te ofrece Casares Irratia en el 107.4 FM.

El cóctel ideal para dejarte llevar, relajarte y llegar a tu alma.

Eduardo Urrestarazu

PUNTO C

Sexualitateari buruzko saioa C. Bicandi sexologo eta erizainaren eskutik.

SOPA DE TRUENOS

SdT irratsaioa Alberto de la Hoz-ek egiten du, Bilboko 97 Irratiaren estudioetatik. Musica perfikerikoa, lurpekoa, zaila, edo deitu nahi duzun bezala… saio honetan horixe aurkituko duzu barra-barra.

TTALAKA

Euskarazko aisialdiari eskainitako saioa, Ttalakaren eta Maddi Zalduaren eskutik.